Gaur egungo gizartean teknologia erabat sartuta dago. Uneoro, etengabe, erabiltzen dugu eta askotan gustuko ditugun ekintzak albo batera uzten ditugu edo ez ditugu guztiz aprobetxatzen. Nire kasuan, teknologia aparte utziz gustuen egiten ditudan ekintzak oso ekintza normal eta sinpleak dira, baina ekintza hauek bete egiten naute. 10 argazkiren bidez azalduko dizkizuet teknologiarik gabe egiten ditudan ekintza gustukoenak.
1.- FAMILIA
Argazki honetan agertzen den etxea Corellan daukaguna da. Familiarekin erlazionatzen dut, udan bertan elkartzen garelako guztiak. Izan ere, guraso, anai-arreba, bikote eta umeekin 15 pertsona gara eta guztiak elkartzea ez da erraza izaten. Familiaren konpainiaz disfrutatzea da gauzarik onenetariko bat niretzat eta harro nago dudan familiaz.
2.- LAGUNAK
Nire kuadrila edo lagunekin elkartzea ederra da. Arratsalde batean zerbait hartuz lagunekin egotea da nire planik gustukoenetako bat. Ez dugu elkarren konpainia besterik behar ondo pasatzeko. Elkarri nobedadeak kontatu, gertatu zaigunaren berri eman, txutxumutxuak egunean jarri, txisteak kontatu, parrandak antolatu...
3.- MENDIA
Eguraldi ona egiten duenean, gehien gustatzen zaidan planetako bat mendira joatea da. Paisaia zoragarriak ikusiz eta egoten den isiltasuna aprobetxatuz, sentsazio paregabeak nabaritzen ditut; lasaitasun eta askatasun sentsazioak hain zuzen.
4.- HONDARTZA
Eguraldi ona egiten duenean gustatze zaidan beste gauzetariko bat, hondartzara joatea da. Eguzkia hartzea, nire gauzetan pentsatzea, palan edo volleyball-ean aritzea eta uretan ibiltzeak egiten dute erakargarri hondartza niretzat; bistak ahaztu gabe noski!
5.- PLAN EZBERDINAK
Izugarri gustatzen zait ohikoak diren plan horietatik pixka bat irtetea. Ezagutzen ez ditudan inguruko tokietara joateak, egun pasak egiteak, probatu gabeko ekintzak burutzeak...zirrara sortzen didate. Betiko plana eta betiko konpainia izan arren, tokia aldatzeak bakarrik ere sortzen dit emozio edo zirrara berezi hori.
6.- KIROLA
Txiki-txikitatik gustatu izan zait kirola egitea. Denetarik probatu dut, futbola, saskibaloia, tenisa, volleyball-a, igeriketa, surf, judo, pilota, frontenisa, atletismo...inoiz ez zait gustatu kirol batean soilik zentratzea, denetatik probatzea baizik. Horregatik egin nuen kiroletako goi-mailako zikloa. Kirola egitean deskonektatu egiten dut, barruko estres edo ditudan kezkak kanporatzen laguntzen dit eta gero lasai-lasai eta aseta (satisfazioarekin) sentitzen naiz. Horrezgain, kirola konpainian egitean sortzen den konfiantza eta giroa izugarri onak direla pentsatzen dut, mesedegarri edonorentzat.
7.- MUSIKA
Musika entzutea atsegin dut. Musika mota ezberdinak entzuten ditut, momentuan ditudan sentimenduan kontutan hartuta lasaiak, rockeroak, tabernetakoak, erromeritakoak... uneoro, edonon abesti edo erritmoren bat izaten dut buruan baina gehien disfrutatzen dudan unea kontzertu bat zuzenenan ikustean izaten da.
Nire beste afizioetako bat perretxikoak biltzea da. Umea nintzenetik joaten naiz basora perretxiko bila, batez ere nire familiakoekin. Ederra da basoan gora eta behera ibiltzea arreta guztia perretxikoak bilatzean jarrita.
9.- JANARIA
Gustuko dudan beste gauzetako bat jatea da. Etxeko janaria izugarri gustatzen zait eta otordu bakoitzean gozatzen dut. Hala ere, etxetik kanpo norbaitekin gelditu eta afaritxo bat egitea edo pintxo edo razioren bat hartzea izugarri gustatzen zait. Gose punttua dudanean pintxoren bat jatea bizitzako gauzarik onenetariko bat dela iruditzen zait, konpainian bada askoz hobe.
Azken argazki honetan ikus daitekeen bezala, nire pasioetako bat tontoarena egitea da. Alaitasuna eta poztasuna nirekin doaz beti, aurpegian irribarre bat margotuta edukitzea baino gauza hoberik ez dago! Hori dela eta, asko gustatzen zait tontoaren egitea, ingurukoak alaitzean gain, ni ere pozten naizelako eta denok barre egiten dugulako. Denei gomendatzen dizuedan gauza bat da tontakeriak egitea; ni behintzat zoriontsu naiz horrela!