PORTFOLIOA

Kaixo,

Itxaso Arteaga Bereziartua naiz, Donostian bizi den 21 urteko neska gaztea. Baliarrain izeneko herri txiki batean bizi nintzen baina 3 urte nituela Donostiara etorri nintzen, urtegi bat egin behar zutelako nire etxea zegoen tokian. Santo Tomas Lizeoko ikasketak amaitu ondoren, Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena deituriko goi-mailako zikloa burutu nuen. Orain, aldiz, magisteritza ikasketak egiten ari naiz Donostiako unibertsitatean, 2.maila hain zuzen ere.

Kurtso honetako ikasgai bat Informazio eta Komunikazio Teknologiak da. Klase honetan lan desberdinak egin ditugu aplikazio ezberdinak erabilliz eta lan guzti hauek bildu ditut orrialde honetan.

Lehenik eta behin, Teknologiekin izan ditudan esperientziak, alde onak, alde txarrak, gaur egungo egoerarekiko konparaketa...kontatuz, dokumentu bat idatzi nuen.

Ondoren, Jordi Adell-en bideo bat ikusi genuen gelan. Bertan PLE-ari buruzko informazioa ematen digu, hau da, Personal Learning Enviroment-ari buruz. Oso interesgarria da, ikasteko modua zenbat aldatu den eta teknologiek zenbaterainoko eragina duten azaltzen da.

Hirugarren jarduera gisa, nire herriko txokorik berezienaren argazki bat publikatu nuen. Baliarraingo Ibiur urtegiaren argazkia jarri nuen, lehen azaldu dizuedan arrazoiagatik eta oso polita delako.

Geroago, nire bizitzako denbora lerroa egin nuen. Denbora lerro honetan unerik eta pertsonarik garrantzitsuenak bildu ditut, nire familia, ilobak, ikasketak, lagunak eta mutil-laguna. Batzuetan kargatzeko arazoa izaten du, beraz, ezin bada ikusi sartu honako helbidean: Itxasoren bizitza lerroa

Nik erabiltzen ditudan aplikazioak zein diren gainontzekoi azaltzeko, Symbaloo izeneko aplikazio bat erabili nuen. Bertan, modu ordenatu batean, gehien erabiltzen ditudan webgune edo aplikazio desberdinak agertzen dira. Niretzat oso erabilgarriak dira, lanerako, denbora pasatzeko, erosteko, informatzeko...

Hau egin ostean, nire taldekideekin elkartu nintzen eta bakoitzak bere Symbalooa erakutsi zuen. Bata bestearekin konparatu eta teknologien erabilerari buruz hitz egin genuen, gure kasu zehatzak aztertuz. Debatea amaitu ondoren, taldeko Symbaloo-a egin genuen, guztion aplikazioak txertatuz.

Ariketa guzti hauek egin ostean, taldekook elkartu ginen teknologiei buruz hitz egiteko. Gure taldeak, "El ekipo A" taldeak, teknologia berriei buruzko ondorio ezberdinak atera zituen. Ondorio hauek eztabaida sakon batetik ateratakoak dira eta modu ezberdinetan adierazi nahi izan ditugu. Alde batetik, movenote aplikazioren bidez, hau da, bideo bat grabatuz gure ondorioak esanez. Bestetik, mapa kontzeptuala egin dugu, ateratako ondorioak argi eta garbi ikusteko. Azkenik, idatziz eman dugu azalpena, gure ondorioak zein izan diren hobeto azaltzeko.

Bestalde, aipatu behar dut bi hitzaldi ezberdin izan ditugula IKT-en inguruan. Lehenik, Amandok Amara Berriko Sistemari buruz hitz egin zigun eta  geroago, IƱaki Pagolak Adunako eskola txikiari buruz hitz egin zigun. Bi hitzaldi hauetan, ohitu gabeko sistemak azaldu zizkiguten. Testu-liburu gabeko, ziklo ezberdinak nahastuta eta proiektu bidez egiten dute lan eta sistema hau edo lan egiteko modu hau, guk ezagutzen dugunaren desberdina da. Hori dela eta, laburpen hauek irakurtzea oso interesgarria da eta gonbidapena luzatzen dizuet.

Praktiketara joan aurreko astean, argazki elkarrizketa bat egin dut. Bertan, teknologiarik gabe egitea gustatzen zaizkidan 10 ekintza ezberdin erakutsi dizkizuet argazkien bidez, 10 une non teknologiak ez duen nire arreta bereganatzen. Argazki bakoitzaren ondoan azalpentxoa dago, ekintza hori zergatik aukeratu dudan esateko. Ariketa hau egiteko ez dut aplikazio berezirik erabili.

Taldikide bakoitzak bere argazki-elkarrizketa egin ostean, konparaketa bat egin dugu eta teknologiarik erabili gabe egitea gustatzen zaizkigun ekintzetako asko amankomunean ditugula ikusi dugu. Hori dela eta, taldeko argazki-elkarrizketa osatu dugu, guztion artean konparaketa egindakoan gehien gustatu zaizkigun ekintzak bilduz.

Denboraldi bat IKT-ko saiorik izan gabe pasa ondoren, praktikaldiei buruz hitz egiten aritu ginen. Ikastetxe ezberdinetan egonik, oso aberasgarria iruditu zaigu bakoitzak bizi izandako esperientzia besteekin partekatzea eta konparaketa batzuk egitea. Elkarrizketa honetatik oso ideia eta ondorio interesgarriak atera ditugula iruditu zaigu EL EKIPO A taldekooi; horregatik, taldeko praktiketako esperientzien ondorioak biltzea erabaki dugu, gainontzekoekin konpartitzeko asmoz.

Praktiketan burututako lanaren inguruko hausnarketan murgildurik nenbilela, lan-koadernoa hartu eta urriak 6ko IKT saio teorikoan hartutako oharrak ikusi ditut. Ohartu naiz ahaztuta nuela saio horren laburpena egitea nire blogean, gainontzekoekin konpartitzeko. Hori dela eta, beste guztia albo batera utzi une batez, eta urriak 6ko saio teorikoa nondik nora joan zen azaldu dut nire blogean.

Aurrez aipatu bezala, praktiketan IKT-ekin lotutako proiektu bat eraman dugu aurrera taldekook. Praktiketatik itzultzean gure lanaren emaitza elkarrekin ikusi eta hausnarketa bat egin ondoren ondorio batzuk atera ditugu. Oso lan ona egin dugula iruditzen zaigu, konplexua izan arren moldatzen jakin dugu eta gure lanarekin arro gaudenez proiektu edo lanaren prozesua eta emaitza gainontzekoei azaltzea erabaki dugu, eta ikusteko aukera ematea. Hori dela eta, EL EKIPO A taldeko partaideok, praktikaldian burututako lanaren esperientzia azaldu dugu geure blogetan.

Azkenik, eta orain arte nire blogean egindako gauzekin amaitzeko, dilanean egin dugun artefaktoari buruzko azalpentxo bat idaztea erabaki dut blogean. Kontuan izanik ikaskide guztiek ez dutela gure artefaktoa ikusteko aukera izan, ideiaren azalpen labur bat, artefaktoaren argazkia eta txertatutako bideoa blogean ikusgai jartzea erabaki dut. EL EKIPO A taldekook egindako artefaktoa polita, erakargarria eta interesgarria dela deritzot, eta kide guztiek ikusteko edo behintzat ideia bat egiteko aukera izatea nahi nuke. Horregatik konpartitu nahi dut informazio hau nire blogean.

Hauexek izan dira IKT ikasgaian egin ditudan lanak. Gustatuko zaizkizue!!!

Laister arteee

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina