1.SAIO TEORIKOAN EGINDAKOAREN AZALPENA
Klasean sartu ginenean esan zigun Aingeruk "zelatatu" eta "zelatatzaileei" buruz hitz egingo genuela. Horretarako, espetxe bat erakutsi zigun, panoptiko bat, non, erdian dorre bat dagoen eta bertatik presoak zelatatuak izaten diren.
Ondoren, hau, gure
bizitzara eta teknologiara bideratu zuen, eta galdetu ziguen gu
zelatatuak izaten ote ginen, nola eta honi aurre egiteko
erresistentziak. Hasieran talde txikietan hasi ginen taula betetzen,
baina, azkenik gela osoaren artean osatu genuen.
Hona hemen emaitza:
NORK
|
NOLA
|
ERRESISTENTZIA
|
Egela
|
Nabigazioaren kontrola
|
Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaiak; beti
irekita edukitzea
|
GPS mugikorra
|
Posizionamenduaren kontrola
|
Kentzea
|
Google
|
Datu pertsonalak; guztiak
|
Asmatzea
|
Banketxeak / kreditu txartelak(bestelakoak)
|
Datuen kontrola
|
Ahalik eta gutxien
|
Facebook
|
Datuak; noiz konektatu
|
Argazkiak ez etiketatu
|
Whatsapp
|
Konexioaren azterketa
|
Tik bikoitza kendu; ordua kendu; profileko
informazioa bakarrik kontaktu batzuk edukitzea
|
Zerbitzuetako kamerak
|
Gure mugimenduak
|
...
|
Webcam-a (drone)
|
Sartu daitezkeelako
|
Pegatina bat jartzea
|
Konpainia telefonikoak
|
Lokalizazioa; erabilerak
|
Modo avion-en jartzea mugikorra
|
Jarraian, bideo bat ikusi genuen: "¿Por qué me vigilan si no soy nadie?". Hemen, Marta Peiranok ohartarazi nahi digu zenbat informazio sortu dezakegun egunero, eta zein garrantzitsua den sare sozialetan gure anonimatoa mantentzea. Horretarako, neska baten adibidea jartzen digu, non, bertan ikusten dugun nola bere egun oso bateko mugimendu guztiak kontrolatuak dauden.
Ondoren, beste bideo bat
ikusteko aukera ere izan genuen: "Las redes y lo datos: una
perspectiva crítica". Bertan, guk sare sozialetan eta
interneten egiten ditugun publikazioez hitz egiten digu, eta zein
garrantzitsua den hauekin kontuz ibiltzea. Horregatik, gure
pribatutasuna mantzeko azpimarratzen du sare sozialetan eta
horrelakoei dagokienez.
2.GELAN
IKUSITAKOAREKIKO GURE POSIZIONAMENDUA, HAUSNARKETA
Oro har entzuten dugu
kontuz ibili behar dugu sare sozialetan publikatzen dugunarekin eta
konsziente gara gure datuak dituztela, kontrolatuak gaudela. Baina,
zein puntutaraino gara konsziente?
Konektatuta bizi gara,
teknologiaren menpe, egunerokotasunean hainbat ordu igarotzen
ditugularik teknologia eskuetan dugula. Bideo hauek ikusteak zer
pentsatu handia ematen dit, banekien bai gure datuak zituztela,
baina, orain benetan jabetu naiz guk egunean zehar egiten ditugun
mugimendu txikienak ere badazkitela, guk uste baino arriskutsuagoa
dela.
Eta zer egin honi aurre
egiteko? Ahalik eta pribatutasun gehien mantentzen saiatu behar dugu,
gure anonimatoa mantentzen. Horretarako, gure datu gutxien ematea
izan daiteke aukeretako bat, edo datuak asmatzea.
3.IKUSITAKO GUZTIA HEZKUNTZAREKIN ERLAZIONATU. GURE POSIZIONAMENDUA IRAKASLE MODUAN. ZER EGIN BEHARKO GENUKE HONEKIKO EKOLAN?
Denbora aurrera doan
heinean teknologia garatzen doa eta geroz eta txertatuago dagoela
ikus dezakegu hezkuntza munduan. Hau positiboa izan daiteke
hezkuntzarako, hainbat programa interesgarri eta baliagarri baitaude
ikasleentzat. Gainera, gaur egun, txiki-txikitatik hasten dira
teknologiak erabiltzen, mundu teknologiko batean hazten direlarik,
horregatik, beharrezkoa ikusten dut hezkuntzan ere honen ezagutza
minimo bat eskaintzea. Baina, horretarako irakasleak ongi prestatua
egon beharko du, eta aurretik aipaturiko teknologiaren arrisku
guztiez ohartarazi beharko die ikasleei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina