HASIERAKO IDEIA:
PROZESUA:
Lana
aurrera eramateko eman genuen lehen pausoa elkarri praktiketan
egokitu zitzaigun ikasleen adina eta kopurua adieraztea izan zen.
Behin informazioa hau partekatu genuelarik, lanak banatu genituen.
Zorte handia izan dugu, maila guztietako ikasleak genituelako lana
burutzeko.
Hasteko,
lana bost zatitan banatu genuen zailtasun mailaren eta ikasleen
adinaren arabera. Hau egin ostean, lanarekin martxan jarri baino
lehen, eskuartean genuen proiektuaren berri eman genion gure gelako
irakasleari, baimena eskatuz. Irakasleek ez ziguten inolako
eragozpenik jarri eta berehala laguntzeko prest agertu zirenez,
lanari ekin genion.
Nahiz
eta hasieran gaia guk emateko ideia izan, lan guztia euren esku
uztea erabaki genuen. Aldaketa honen arrazoia ikasleei askatasuna
eman eta euren sormena lantzeko aukera ematea izan da.
Aiako
3.mailako ikasleak izan ziren ipuin hori sortzeko ardura izan
zutenak. Lehenik eta behin, lanaren berri eman zien Ane Arregik
ikasleei, nondik norakoak eta honen helburua azalduz. Jarraian, gela
guztiaren parte-hartzeaz, ipuina sortzen hasi ziren ordenagailuan.
Bakoitzak bere ideia ikaskideei luzatu eta gehiengoari gustatzen
zitzaiona eramaten zen aurrera. Hiru saio eskaini zitzaizkion
asmaketa lan honi.
Hau
egin ostean, ipuina taldekide guztiei bidali zitzaien gmail bidez,
lanarekin aurrera joatea ahalbidetuz. Hurrengo pausoa ahotsak
grabatu eta marrazkiak egitea izan zen.
Ipuin
kontalari lanak Irurako LH4B-ko ikasleek egin zituzten. Horretarako,
ipuina hamasei zatitan (ikasle kopurua) banatu zuen Lidek, iada
bakoitzari bere zatia zein zen zehaztuz, ikasle guztiek parte hartu
ahal izateko. Anek bezala, Lidek ere lanaren aurkezpenarekin hasi
zuen saioa. Ondoren, ipuin osoa irakurtzea etxeko lan modura bidali
eta batez ere beraien zatia ondo barneratzeko lana izan zuten, buruz
ikasi gabe. Hurrengo egunean, ahots grabaketei ekin genien. Hau
ikastolako gela aparte batean eta bost pertsonako taldetan eraman
zen aurrera, prozesua errazagoa izan zedin. Behin honekin bukatuta,
grabazioak Joneri bidali zizkion Lidek gmail bidez.
Irurako
ikasleak ahotsa grabatzen zuten bitartean, Santo Tomas Lizeoko
LH4A-ko ikasleak marrazkiak egiten ari ziren. Irakaslearen ausentzia
aprobetxatuz, Ane Aldazabalek ere proiektua aurkeztu zien ikasleei
eta bere zatia burutu zuen. Ipuina ozenki irakurri ondoren, zein
marrazki egin erabaki zuten eta haurrak taldeka banatu ziren hauen
ekoizpenerako. Talde bakoitzak marrazkiak burutzeko metodo propioa
erabili zuen, denen artean marrazki bat egitea edo bakoitzak berea
egin eta hauetako bat aurkeztea. Goiza lan hau burutzen pasa ostean,
marrazki guztiak bildu eta Itxasori eman zizkion eskura.
Itxasok,
Igeldoko lehenengo zikloko ikasleekin marrazki hauek koloreztatu
zituen. Ikasle kopurua baino marrazki gutxiago zeudenez, kopia
batzuk egin zituen Itxasok, bakoitzak bere marrazkia izan zezan.
Marrazkiak banatu baino lehen, lanaren berri eman zien Itxasok,
egindakoa eta egiteko zegoena azalduz. Ikasleek erabaki zuten ez
zutela ipuina irakurtzerik nahi, lana amaitzean guztia batera
ikustea nahiago zutela. Honenbestez, marrazkiak margotzeari ekin
zien. Marrazkiak koloreztatu ostean, Itxasok moztu eta ipuinaren
arabera ordenatu zituen, ikasleen marrazki guztiak ipuinean
agertzeko aukera izateko. Antolaketa hau burutu ondoren, argazkiak
atera eta Itxasok Joneri pasa zizkion gmail bidez.
Lanaren
azken pauso bezala, Jonek, Aiako 3.zikloko ikasleekin bideo muntaia
egin zuen arratsalde batean. Lehenik eta behin, Jonek ahots
grabaketa eta marrazkien argazkiak eskolako ordenagailu batera pasa
zituen. Guztiak han izanik, eta ikasleen informatikako saioa
aprobetxatuz, hauen artean lauko taldetxoak egin eta bideoaren
muntaketari ekin zion. Movie-maker
programa erabiliz, taldetxo bakoitza bideoaren
muntaian pauso bana egiten joan zen. Irudiekin muntaia osoa egin
ostean, kantua aukeratu eta audacity programaren bidez ahots
grabazioarekin elkartu zuten. Audacity bidez lortutako
audioak movie-maker programan zituzten irudietan txertatu
zituzten bideoari amaiera emanez.
Azkenik,
Jonek denoi bideoa bidali zigun gmail bidez eta bakoitzak
praktiketako azken egunean, lan honen emaitza erakutsi zien ikasle
eta irakasleei. Hori izan da gure lanaren prozesua.
Taldekide
bakoitzak egokitu zitzaion atala aurrera eraman zuen bere ikasgelan.
Egia esan, ez genuen inolako pega edo zailtasunik izan lana
egiterako garaian izan ere, irakasleak uneoro laguntzeko prest
agertu ziren.
ONDORIOAK:
Lan
hau aurrera eramatean, hainbat gauza aztertu eta deskubritu ahal
izan ditugu. Atera ditugun ondorioak ikaskuntza prozesuraren hainbat
aspekturekin erlazionatuta daude.
Lehenik
eta behin, gure adaptazio gaitasunaren inguruko gogoeta dugu.
Hasteko, bakoitzak gure ikastetxeetan aurkitu genuen egoeraren
araberako lan banaketa egin genuen lehenengo; maila bakoitzari
egokiena gerta lekiokeen zeregina jarri genion. Ondoren, ipuina
sortzeko prozesuak esaterako aldaketa bat jasan zuen. Hau da,
ikasleen sormena lantzeko aukera jada mugatuta zegoela ikusi
genuenez, guk askatasun hori eman nahian, ipuinaren gaia zehaztu
gabe utzi genien. Honela, beraien sormena are eta gehiago landu
zutela esan behar dugu.
Honekin
lotuta, ikasleen parte hartzea aipatu behar dugu. Ohartu gara,
beraien lana beste ikastetxeetako ikasleenekin elkartuz lan bakar
bat osatuko zutela jakinda, motibatuago eta gogotsuago jardun dutela
honetan. Ikasleak ez daude ohituta honelako ekimenetan parte
hartzera, beraientzat zeozer guztiz berria izan zen eta oso gustura
heldu zioten proposamenari.
Talde
lana sustatu zuen proiektu berritzaile bat sortu genuelakoan gaude.
Elkarlanean aritzea eskatzen zuen lan bat sortzeko zeregina izateaz
gain, erabakiak ere denen artean adostea eskatzen zitzaien ikasleei.
Horretarako, beharrezkoa zen denen parte hartzea.
Bestalde,
ez da ohikoa gure ikasgeletan beste ikastetxeekin elkarlanean
aritutako proiektuak ekoiztea. Honegatik, irakasleei baliagarria
gerta dakieken esperientzia izan delakoan gaude. Izan ere, beraiek
ere prozesua behatu ahal izan dute eta beren ikasleek izan duten lan
jarrera positiboaz ohartu dira. Guk ere irakasleen balorazio
positiboa jaso ahal izan genuen, oso gustuko izan baitzuten
proiektua eta hurrengo batean antzeko zerbait egin nahi badute
ere jada badute erreferentzia bat.
Gainera,
ikasgela bakoitzak behin beraien zatia bukatuta, lan guztiaren
emaitza ikusteko irrikaz agertu ziren beste ikastetxeetakoek
amaitzeko zain. Horretaz gain, irakasle batzuk beraien atsegintasuna
azalduz, azken lan hau beraien blog-ean zintzilikatu dutela ikusi
ahal izan dugu.
Prozesu
honen emaitza, jarraian dugun bideoa izan da:
EBIDENTZIAK:
1.Hasierako
ideiaren ebidentzia:
2. Aiako
eskolako blogean zintzilikatu zuten bideoa:
3.Ane
Arregiri egindako elkarrizketa:
4.Hona
hemen ikasleek marraztutako marrazki batzuk:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina